BOTATZEKO GRAFIKAK-GRAFICAS DESECHABLES


Zigor Barayazarra / Raul Espinel / Itziar Barrio / Kepa Peñil / Daniel Bembibre / Gemma Paris Romia / Imanol Garaizabal



Data: 30/11etik 30/08ra


imagen de la exposición 2368729623_3861a6b75a.resized.jpg

Proiektua: Fermín Moreno Martín
“Aurkitu al d(it)uzu gure pegatina(k?”


BOTATZEKO GRAFIKAK-GRAFICAS DESECHABLES erabat oinarrizkoa eta merkea den euskarri batean oinarrituta, kostu gutxikoa eta erreza den banaketari esker zuzenagoa eta lokala den komunikazio sare bat sortzea helburu duen proiektu bat da.

Sticker-en (pegatinen) komunikazio kanpaina bezala, kale kulturak eta street art artistek bereganatutako difusio tresna bat. Honetan, euskarri hau, praktika artistikoan ohikoak ez diren inguruetan baina publiko zabalago batentzako lana era erraz eta arinean erakusteko erabiltzen da. Komunikazio arin bat bideratzen duen tresna honek informazioa oso modu lokalean banatzearena da duen eragozpena. Espacio Abisalek, ohikoa ez duten eta euren difusio parametroetatik aldenduta dagoen euskarri batetan euren lana erakustera gonbidatzen ditu artista garaikideak. Artistek Pegatina bihurtuko den irudi bat sortuko dute, jartzen zaien baldintza bakarra Espacio Abisal-en logotipoa eta web helbidea eroatea delarik.

Hilero artista batek pegatina bat diseinatuko du. Pegatinak ez dute zertan Abisalen programazio zehatzarekin lotura zuzenik izan, berez, proiektua lanen komunikazio eta erakusketa kanpaina bat delako, honetarako elkartearen aretotik kanpo dauden leku desberdinak (fisikoak eta birtualak) bilatuta.

Euskarriaren distribuzio eta kokatzerako, artistek modu zuzenean parte hartuko dute. Honetarako, inprimatutako materiala, artisten eta Abisalek dituen bazkideen artean, euren ustez egokia den eran, eragile eta hirietan sakabanatuko dute. Honela, sticker-en joan etorria era naturalean eta errazan bideratuko da , oinarrizko difusio ildo bateri helduta, aldi berean ez araututakoa eta gorabeheratsua izanda.

Gure “pegatetako” bat aurkitu baldin baduzu, bidali egiguzu argazki bat, zein zaren, non eta nolatan aurkitu duzun esanez:

botatzekografikak@gmail.com

Jasotako argazkiak ikusteko:

http://www.flickr.com/photos/botatzekografikak

Aldi berean, Espacio Abisal-en pegatak eskuratu ditzakezu gero zuk nahi duzun lekuan itsasteko

Artistak parte-hartze ordenan:

Zigor Barayazarra (Bilbao)
http://zigorbarayazarra.com

Raul Espinel (Valladolid)
http://www.perricac.com/

Itziar Barrio (Bilbao)
http://www.itziarbarrio.com/

Kepa Peñil (Bilbao)
http://www.h49.org/

Daniel Bembibre (Galicia)
http://www.danielbembibre.com

Gemma Paris Romia (Barcelona)
http://www.injuve.mtas.es/injuve/contenidos.typecultura.action?id=840695350&type=1162468166&menuId=1162468166&mimenu=&page_get=2&id=569363158

Imanol Garaizabal (Elorrio)
http://www.logela.org/2006/logela2006.html





imagen secundaria de la exposición imagen secundaria de la exposición